Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘bideoa’

Dawn

Urritasun ugari dauden artean dawn aurkitzen da. Zer da aipatutako urritasuna?, Zerk eragiten du Down Sindromea?

Gorputzeko zeluletan soberan dagoen kromosoma batek hain zuzen ere. Giza gorputzean 10 bilioi zelula ditugu, eta zelula bakoitzaren muinean 46 kromosoma biltzen dira, 23 bikote alegia. 21. parean bi kromosoma egon ordez hiru daudenean (beraz, 47 kromosoma daudenean) sortzen da Down sindromea.

Adituek oraindik ez dakite zergatik gertatzen den zeluletan irregulartasun hori. Ama zenbat eta helduagoa izan, haurrak Down sindromea izateko aukera gehiago izango ditu (hala erakusten dute datuek) baina harreman hori ez dago oraindik erabat argi. Esan bezala, amaren adinak eragina duela esateko datuak badaude. Munduan jaiotzen diren 700 umetatik batek izaten du anomalia hori, eta zenbat eta ama zaharragoa izan, orduan eta probabilitate gehiago izaten da jaioberriak sindromea izateko: amak 45 urtetik gora duen erditzeetan 40 haurretik batek izaten du.

Euskal herrian Down sindromedun zenbat lagun dagoen ez dakigu zehatz-mehatz. Peñalba Atzegi Gipuzkoako Atzeratuen Elkarteko kideak dioen bezala, “ez delako hain erraza izaten egoera hori onartzea”. Gipuzkoan, esate baterako, Atzegik 600 bazkide ditu.

Trisomia 21k (21. zenbakiko bikotean hiru kromosoma izatea) atzerapen mentala eragiten du, baina pertsona batetik bestera alde handia egon daiteke. Hala, pertsona batzuek atzerapen oso txikia izaten dute, nahiz eta Down sindromearen azaleko ezaugarriak izan (altuera txikia, txinatar begiak, gorputz adar laburrak, ezpain txikiak).

Madrilgo biltzarrean down sindromearen inguruan izan diren aurrerapen medikoak aztertu dituzte, baina baita azken urteetan hezkuntza eta gizarte arloan izan diren aldaketak ere. Izan ere, azken arlo honetan oraindik egiteko asko dagoela diote adituek.

Atzerapen mentala izan arren, horrek ez du esan nahi pertsona horiek ezin dutenik ikasi. Aitzitik, Down sindromedunek ikas dezakete, nahiz eta motelago egin. Alde horretatik, haurrak ingurune normal batean hazi behar direla azpimarratzea da biltzarraren helburuetako bat.

 

JAIOAURREKO DIAGNOSTIKOA

Gaur egun haurra jaio aurretik antzeman daiteke Down Sindromea eta baita kromosomekin lotuta dauden beste irregulartasun batzuek ere. Arlo horretan ere aurrerakada izugarria izan da azken urteotan. Orain dela 20 urte haurra jaiotzen zen unean egiten zen diagnostikoa, hau da, erditu ondoren jakiten zen umeak Down sindromea zuen ala ez; orain ostera, haurdunaldiaren lehen zatian egin daiteke, eta ziurtasun osoarekin gainera.

Dena den, esparru horretan egiteko asko dago oraindik. Gaur egun fetuaren inguruan dagoen likidoa ateratzen dute, eta likido horrek dituen zelulen kromosomak aztertzen dituzte Down Sindromea edo bestelako anomaliarik dagoen jakiteko. Bai horrek, bai beste teknika batek, abortu arrisku txiki bat dute, eta hori eragozteko beste teknika batzuk ari dira praktikan jartzen. Hala, odol analisi sinple batzuekin jakin ahal izango da laster Down Sindromea jasateko arriskua dagoen ala ez.

Down sindromearen diagnostikoa garaiz egiteak garrantzi handia duela deritzote adituek, haurdunaldiaren lehen zatian jakiten dutelako haurra nola jaioko den. Egoera zein den aldez aurretik jakitean, gurasoek aukera dute kontzientziatzeko.

Era horretako arazo bat pronostikatu ondoren, haurdunaldiarekin segitu ala ez, gurasoen esku geratzen da.

Read Full Post »

Itsuek ere geure ikastetxetara eta geure ikasgeletara sartzen ari dira. Urritasun honi buruz gehiago kain nahi baduzue hemen daukazu definizioa:definizioa.

Baina, beti bezala kasu praktiko batekin gehiago ikasiko dugunez… Kasu praktikoa

Nola ikus ditzakete itsuek argazkiak??

Dena den, Teknologia berriek ere laguntzen digute umeek ikas dezaten, hemen adibide bat aurkituko duzue:

Read Full Post »

Adimen Urritasuna hobeto der den jakiteko hemen daukazue definizioa: definizioa

Eta kasu praktikoak…Kasu praktikoa, Kasu praktikoa 2
Bestalde, adimen urritasunen artean burmuinekoa topatzen dugu. Bideo honetan era pertsonal batean azaltzen da zer den burmuineko paralisia
Adimen Urritasuna

Read Full Post »